miércoles, 5 de junio de 2024

Ostegunerako iragarpena

 Arratsaldeon.



Arratsaldeon. Boribilduta ikusten den DANA larunbata arratsaldean iritsiko da ekaitz dexente utziz.
Bitartean ezegonkortzen joango da pixkanaka.



Bihar tenperaturen anomali positiboekin jarraituko dugu, nahiz eta ipar haizearen eraginez ez dugu bero asko nabarituko.




Hodei batzuk ikusiko ditugu zeruan batez ere arratsaldean. Tenperaturak antzekoak edo maximoak pixka bat baxuagoak barnealdean, minimoak zertxobait gora. Haizea ahul iparretik.

Ostiralean antzeko eguraldia, baliteke egunaren ondarrean ekaitzen bat edo beste sortzea.

Larunbatean ezegonkorrago, ekaitzak arratsalde erditik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario